TEATRO MARÍA GUERRERO Y TEATRO VALLE-INCLÁN

Zentro Dramatiko Nazionala (CDN) Hezkuntza, Kultur eta Kirol Ministerioa INAEMek sortutako lehen antzerki ekoizpen unitatea da eta bere sorreratik, hots 1978tik, CDNaren helburu nagusia dramaturgia garaikidearen korronte eta joera ezberdinak zabaldu eta sendotzea izan da egungo antzerkigile espainolei arreta berezia eskainiz.

CDN-aren historian aro ezberdinak bereizi daitezke erakundearen zuzendaritzaren arabera: Adolfo Marsillach (1978-1981), Nuria Espert, José Luis Gómez eta Ramón Tamayok osatutako triunbiratua (1979-1981), José Luis Alonso (1981-1983), Lluís Pasqual (1983-1989), José Carlos Plaza (1989-1994), Amaya de Miguel (1994), Isabel Navarro (1994-1996), Juan Carlos Pérez de la Fuente (1996-2004), Gerardo Vera (2004-2011) eta 2012 ko urtarrilaren zuzendari diharduen Ernesto Caballero.

Sorreratik, erakundeak hirurehun ikuskizunetik gora eskaini ditu eta guzti hauen artean XX. mendeko antzerkigintza espainola nabarmendu izan da, beronen erakusleiho bilakatuz; Valle-Inclán, García Lorca, Jardiel Poncela, Max Aub, Buero Vallejo, Alfonso Sastre, Francisco Nieva, José María Rodríguez Méndez, Alonso de Santos, Fernando Arrabal, Fermín Cabal, Sanchis Sinisterra, Benet i Jornet, Adolfo Marsillach, Juan Mayorga edo Lluïsa Cunillé. Aldi berean, urte hauetan zehar sortutako ekoizpenetan Espainiako zuzendari, eszenografo, aktore, figuringile eta profesional esaguratsuenek hartu dute parte, nazioarteko eszenako izen haundiko zenbait profesionalekin batera.

Bere jarduera guz