• teatro-maria-guerrero
  • Teatro María Guerrero
  • insidemaria-guerrero
  • teatro_mar__a_guerrero_6673_635x
Teatro María Guerrero

Tamayo y Baus, 4
28004 Madrid
Teléfono: 91 310 29 49

Metro: Colón, Banco de España y Chueca

Autobús: Líneas 5, 14, 27, 37, 45, 53 y 150

Renfe: Recoletos

Aparcamientos: Marqués de la Ensenada, Plaza de Colón, Augusto Figueroa y Plaza del Rey

Acceso y Servicios para Discapacitados
Recinto equipado con un sistema de inducción magnética para transmisión de sonido a prótesis auditivas

Teatro de la Princesa izenarekin zabaldu zituen ateak lehen aldiz 1885eko urriaren 15ean Emilio Marioren konpainiak taularatu zituen Bretón de los HerrerosenMuérete y verás eta Tomás Luceñoren El corral de comedias sainetearekin. Estreinaldian María Cristina erregina eta erregetza galdu zuen Isabel II.a, Isabel eta Eulalia infantak eta sasoiko gizarteko goi mailako kideen ordezkaritza bildu ziren. Honekin, Monasterioko markesaren asmoak bete egin ziren, bere helburua garaiko antzoki finena eraikitzea baitzen, eserleku merkeak ekidituz, gutxi ordaindu eta zarata haundia ateratzen zuen ikuslego ahozabala kanpoan utziz. Baina aste gutxiren buruan egoera guztiz aldatu zen Alfonso XII.aren heriotzak gortearen dolua eta Madrilgo aristokraziaren batzea ekarri baitzuen Teatro de la Pincesaren diru arazoei hasiera emanez.

Ordurako, hots XIX. mende bukaeran, urteekin bere izena hartuko zuen eszenatokiarekin lotzen hasia zen María Guerrero, garai hartan, aktoreak Madrilgo Udaleko Español Antzokia kudeatzeko lizentzia lortu bazuen ere, eraikinaren eraberritze lanek Princesa Antzokian antzerki denboraldi labur bat antolatzera bultzatu baitzuten. Denbora gutxiren buruan, Español zabalik zegoela, María  Guerreroren Konpainiak Ameriketara etengabe egin beharreko bidaiek udalarekin zuen kontratua burutzea zaildu egin zuten, aktorearen senarra zen Fernando Díaz de Mendozak, aktorea hau ere baina batez ere enpresa gizona, Teatro de la Princesa erostea erabaki zuen, konpainiaren etengabeko birak eta Madrilen burutuko zituen egonaldiak beraien nahietara egokituz. 1908ko martxoaren 20an María Guerrero eta Díaz de Mendoza Teatro de la Princesaren jabe egitearekin batera Antzokiaren oparotasuna ekarri zuten Jacinto de Benavente, Valle-Inclán, Muñoz Seca, Álvarez Quintero edo Benito Pérez Galdós bezalako autore haundien obrak estreinekoz aurkeztuz. Aldi berean, senar-emazteak Ameriketako birekin jarraitu zuten eta Buenos Airesen Cervantes Antzokia eraikitzeko proiektuan murgiltzeak, ekonominoki ahuldu egin zituen ondorioz Princesa Antzokiaren goiko soilairuetara bizitzera joan behar izan zuten, eta hantxe bizi izan ziren hain zuzen ere 1928ko otsailaren 28a arte, María Guerrero hil zen arte.

Aktorearen heriotzaren ondoren, Primo de Riveraren agindupean, Espaniar Estatuak Antzokia bere gain hartu eta Musika eta Deklamazio Kontserbatorioaren egoitza gisa erabiltzen hasi zen, nahiz eta aldizkako lagapenen bidez antzezlan edo onegintzazko jaialdiei tartea eskaini zitzaien, eta 1931n izan zen Madrilgo Udalak, aurreko jabearen omenez, Princesa izena María Guerreroren izenagatik ordezkatu zuenean. Ondoren, 1934an, II. Errepublikako Gobernuak antzokiaren doako lagapena egin zion Cipriano Rivas Cherifi Artearen Antzerki Eskolaren egoitza gisa erabili zezan, baina Gerrate Zibila hastearekin batera antzokia itxi egin zuten, 1940an Nazioko Antzoki izendatu zuten arte, Luis Escobar, Huberto Pérez de la Ossa, Alfredo Marqueríe Claudio de la Torre eta José Luis Alonso zuzendari izan zituen garaiari hasiera emanez.

1978an, demokraziaren berrezartzearekin, eta Adolfo Marsillachen zuzendaritzapean, Zentro Dramatiko Nazionalaren egoitza izatera pasa zen.

Azken birmoldaketaren atzera, 2003 martxoan, bigarren espazio batekin zenbatzen du, Sala de la Princesa, formatu txikiaren ikuskarientzat, 120 ikuslerentzat edukierarekin.