• teatro_v1_1
  • teatro_v1_2
  • teatro_v1_3
Teatro Valle-Inclán
Plaza de Lavapiés, s/n
28012 Madrid
Teléfono: 91 505 88 01

Metro: Lavapiés y Embajadores
Autobús: Líneas C, 27, 34, 36 y 41
Renfe: Embajadores
Aparcamiento junto al teatro:
Valencia, 19 y Amparo, 75
Otros Aparcamientos:
Argumosa, 35 y Ronda de Atocha, 10

Berez filme emanaldietarako diseinatua izan bazen ere, barietate ikuzkizun batekin zabaldu zituen ateak 1926ko azaroaren 14an Olimpia Aretoa izenarekin eta.

1979ko abenduaren 18an Bertolt Brechten Galileo Galilei antzezlanarekin aurkeztu zen aretoa antzoki gisa. 1984a bitartean, La Corrala Kultur Elkartea izan zen antzokiaren kudeaketaren arduradun, ikuskizun egitarau oparoa eskainiz (J.B. Thierrée eta V. Chaplinen El circo imaginario, Goethen Fausto, Albert Boadellaren Teledeum, etab.), Madrilgo Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren zenbait ikuskizun eta Zentro Dramatiko Nazionalaren zenbait ekoizpen ere aurkeztuz.

1984ko uztailaren 20an Olimpia Aretoa Guillermo Herasek zuzentzen zuen Joera Eszeniko Berrien Zentro Nazioanalaren (CNNTE) egoitza izatera pasa zen. Sasoi honetan CNNTE eta CDNaren ekoizpenak izan ziren ikusgai eta ondoren instituzio biak inoiz elkarlanean aritu izan ziren zenbait ikuskizun ekoiztuz.

1994an, CNNTE desagertzearekin, eraikinak Olimpia Antzokia izena hartu eta Zentro Dramatiko Nazionalaren eskuetara pasa zen, CDNaren bigarren egoitza bilakatuz.

1999ko ekainean, Madrilgo erdialde historikoaren birgaitze planaren barne eta INAEM eta Madrilgo Udalaren arteko hitzarmena medio, Olimpia Antzokiaren berreraikitze lanak hasi ziren. Proiektu hau 2006ko otsailaren 21ean gauzatu zen emanaldi eszenikoak burutzeko azpiegitura moderno eta aurreratuak dituen Valle-Inclán Antzokiaren inaugurazioarekin. Antzoki berri eta dotore honek 510 jesarleku ditu eta eraikinak bigarren espazio bat ere badauka, 150 jesarleku eskaintzen dituen eta Italiar erara egokituta dagoen Francisco Nieva Aretoa.