Zentro Dramatiko Nazionala

CDN Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM) sortutako lehen antzerti-produkzio unitatea da, eta Kultura eta Kirol Ministerioaren menpean dago. Sortu zen urtetik aurrera, 1978. urtean, CDNren eginkizun nagusia dramagintza garaikidean ematen diren korronte eta joera guztiak zabaltzea eta indartzea izan da beti, gaur egungo egiletza espainiarrari arreta handia jarriz.

Sortu zenetik, erakunde honek hirurehun ikuskizun baino gehiago eskaini ditu eta, horien artean, XX. mendeko dramagintzaren ikuspegi osoa ematen da: Valle-Inclán, García Lorca, Jardiel Poncela, Max Aub, Buero Vallejo, Alfonso Sastre, Francisco Nieva, José María Rodríguez Méndez, Alonso de Santos, Fernando Arrabal, Fermín Cabal, Sanchis Sinisterra, Benet i Jornet, Adolfo Marsillach, Juan Mayorga edo Lluïsa Cunillé. Urte horietan zehar, produkzioetan estatuko zuzendari, eszenografo, aktore, figuringile eta profesional nabarmenenek parte hartu dute, baita nazioarteko eszenatik datozen pertsona ospetsuek ere.

CDNk bi egoitza ditu, bere ekintzak burutu ditzan: María Guerrero Antzokia, eta Valle-Inclán Antzokia. Erakundeak duen kudeaketa eta produkzio gaitasunari esker, toki egonkor hauetan programa dezake eta, aldi berean, biran dauden produkzioak erakutsi ditzake, bai Espainian baita agertoki internazionaletan ere.

CDNren historian zehar, hainbat aldi desberdin daitezke, erakundearen zuzendaritzan eman diren aldaketen ondorioz: Adolfo Marsillach (1978-1979), Nuria Espertek, José Luis Gómezek eta Ramón Tamayok osatutako triunbiratua (1979-1981), José Luis Alonso (1981-1983), Lluís Pasqual (1983-1989), José Carlos Plaza (1989-1994), Amaya de Miguel (1994), Isabel Navarro (1994-1996), Juan Carlos Pérez de la Fuente (1996-2004), Gerardo Vera (2004-2011), eta gaur egungo zuzendaria, Ernesto Caballero, 2012ko urtarriletik.

adolfo-marsillach

Adolfo Marsillach

nuria-espert

Nuria Espert

jose-luis-gomez

José Luis Gómez

ramon-tamayo

Ramón Tamayo

jose-luis-alonso

José Luis Alonso

lluis-pascual

Lluís Pasqual

jose-carlos-plaza

José Carlos Plaza

amaya-de-miguel

Amaya de Miguel

isabel-navarro

Isabel Navarro

juan-carlos-perez-de-la-fuente

Juan Pérez de la Fuente

gerardo-vera

Gerardo Vera

ernestocaballero1

Ernesto Caballero